Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Erdi aroaren hasiera: Mediterraneoko batasunaren bukaera
Atala: Bizantziar Inperioa

Ekonomia eta gizartea

Garai hartako testuek agerian uzten dutenez, Bizantziar Inperioko gizarte taldeen arteko bereizketa erabatekoa zen: boterea gutxiengoaren esku zegoen, eta gehienak pobreak edo esklaboak ziren.

  • Boteretsuen taldea honako hauek osatzen zuten: familia inperialak, jabe handiek, goi-funtzionarioek eta Elizako goi-karguek. Enperadoreak (basileus), erlijio-gaietan ez ezik, ekonomian, armadan, administrazioan eta justizian ere agintzen zuen.
  • Pobreak honako hauek ziren: hirietako artisauak, merkatari txikiak, eta nekazari askeak eta jopuak. Azken biak biztanleriaren gehiengoa ziren.
  • Azkenik, esklaboak pribilegiatu gutxi batzuen zerbitzura zeuden.

8

Zure koadernoan erantzuteko.

  • Bila ezazu hiztegian esklabo eta jopu terminoen arteko desberdintasuna.

Konstantinoplako Erdi Aroko mapa

Inperioko biztanleriaren % 90 nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen zen. Produktu nagusiak zerealak, oliba-olioa eta ardoa ziren. Lur gehienak estatuaren, monasterioen eta pribilegiatu gutxi batzuen esku zeuden. Askotan, nekazari aske txikiek zorrak egin eta lurrak galtzen zituzten, eta, ondorioz, jopu bihurtzen ziren.

Bizantzio eta Mendebaldea bereizten zituen ezaugarri bat hiriko bizimodu hiritarra zen. Hiri asko zeuden, guztietan garrantzitsuenak Konstantinopla eta Alexandria ziren arren. Konstantinopla Inperioko politika-, erlijio- eta kultura-hiriburua zen. Antiokia, Jerusalem, Edesa eta Efeso ere hiri garrantzitsuak izan ziren.

Hiri horietako gehienak Europa, Asia eta Afrika lotzen zituzten ibilbideetan zeuden kokatuta. Horregatik, merkataritza-jarduerak oso hedatuta zeuden. Produktu nagusiak zeta, espezieak, luxuzko oihalak, produktu gazituak, larruak eta anbara ziren. Gainera, esklaboak ere salerosten zituzten.

Bizantzioko mosaikoak

Hirietan, artisauak ere bizi ziren. Estatuaren kontrolpeko elkargo profesionaletan zeuden antolatuta. Luxuzko objektuak egiten zituzten: mosaikoak, urregintza, belusak, zetak etab.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.