Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak

Aurkezpena

Gai honetan, biztanleriari, demografia-joerei eta joera horien ondorioei buruzko xehetasunak landuko ditugu. Zenbat garen eta zergatik, planetan zehar nola banatzen garen eta banaketa horren arrazoiak zein diren ikusiko dugu.

Egungo gizarteen ezaugarriak aztertuko ditugu, batik bat Euskal Autonomia Erkidegoko, Espainiako estatuko eta Europako gizarteenak. Gainera, horien egiturak eta aniztasuna ezagutuko ditugu.

Halaber, biztanleriaren bilakaeraren ezaugarriak eta biztanleria-hazkundeari lotutako arazoak ere izango ditugu aztergai. Arazoei dagokienez, aukerako konponbideak aipatuko ditugu.

Hori guztia egiteko, ordea, ezinbestekoa da biztanleriaren datuak lortzeko zer demografia-iturri eta –adierazle erabiltzen diren jakitea, eta baliabide grafiko nagusiak ezagutzea.

Helburu didaktikoak

  1. ? Munduko biztanleriaren bilakaeraren oinarrizko ezaugarriak eta aldiak bereiztea.
  2. ? Biztanleriaren banaketaren xehetasunak eta arrazoiak ezagutzea, eta kontzentraziogune nagusiak ezagutzea.
  3. ? Biztanleria-dentsitatea zer den jakitea eta kontzeptua erabiltzea.
  4. ? Biztanleriaren demografia-adierazle nagusiak zehaztea eta aztertzea.
  5. ? Migrazio-mugimenduak aztertzea, azaltzea eta ezaugarriak ezagutzea.
  6. ? Egungo gizarteetako arazorik larrienak eta horien sustrai historiko eta sozialak bereiztea. Gainera, gaiari buruzko hausnarketa egitea.
  7. ? Hainbat iturritan oinarrituz, ahozko informazioa eta argibide grafikoak, ikonikoak eta kartografikoak bilatzea, aukeratzea eta loturak zehaztea.

Edukiak

Eduki kontzeptualak

  1. Demografia-iturriak: Historikoak - Gaur egungoak.
  2. Demografia-adierazleak: Jaiotza-tasa - Heriotza-tasa - Berezko hazkundea - Demografia-trantsizioa.
  3. Biztanleriaren bilakaera
  4. Demografia-hazkundea: Biztanleria-dentsitatea - Banaketaren arrazoiak.
  5. Biztanleria-egiturak: Demografia-egitura - Lan-egitura.
  6. Migrazio-mugimenduak: Arrazoiak - Ondorioak - Migrazio-fluxuak.
  7. Politika demografikoak

Prozedurazko edukiak

  1. Hainbat iturri erabilita (errolda nazionala, udal-errolda, EIN, prentsa etab), informazioa lortzea eta erabiltzea.
  2. Informazioa laburpenetan, eskemetan, tauletan, grafikoetan… antolatzea. Hiztegi egokia erabiltzea eta gaiaren inguruko ondorioak ateratzea.
  3. Immigrazio-arazoei buruzko iritzi kritikoak ematea.
  4. Talde-lanak egitea, eta egungo gizartearen errealitateari buruzko eztabaidetan parte hartzea, jarrera aktiboa, kritikoa eta tolerantea izanik. Iritziak behar bezala arrazoitzea.
  5. Taula estatistikoak, grafikoak eta mapak aztertzea eta iruzkinak egitea.
  6. Biztanleria-piramideak eta beste zenbait adierazpen grafiko egitea.
  7. Testuak irakurtzea eta iruzkinak egitea.

Jarrerazko edukiak

  1. Demografia-gertaeren konplexutasuna balioestea.
  2. Gainerako herrialdeetako biztanleriari buruzko balioespen kritikoa eta konstruktiboa egitea.
  3. Gainerako kulturetako ohitura eta bizimoduekiko tolerantzia eta errespetua sustatzea.
  4. Elkartasuna hedatzea eta migrazio-mugimenduen ekonomia-, gizarte- eta kultura-ondorioak ezagutzeko gogoa piztea.

Ebaluazio irizpideak

  1. Demografia-gertaeren arrazoiak deskribatzen eta joera nagusiak ezagutzen ditu. Espainiako eta EAEko egungo demografia-erregimenari buruz ikasitakoa zuzen erabiltzen du.
  2. Biztanleriaren oinarrizko demografia-adierazleak (biztanleria-dentsitatea, jaiotza-tasa, heriotza-tasa, hazkunde begetatiboaren indizea, biztanleria-mugimenduak…) ikasi ditu.
  3. Biztanleria-egiturarekin zerikusia duten kontzeptuak egoki zehazten ditu.
  4. Espainiako eta EAEko biztanleriaren banaketa bereizten eta mapetan kokatzen du. Beste horrenbeste egiten du jaiotza- eta heriotza-tasarik eta berezko hazkunderik handienak eta txikienak dituzten autonomia-erkidegoekin ere.
  5. Hainbat iturri (komunikabideak, sarea…) erabilita, biztanleriaren inguruko informazioa bilatu eta aukeratzen du. Demografia-datuez baliatuta, mapa eta adierazpen grafikoak egiten eta ulertzen ditu.
  6. EAEko, Espainiako estatuko eta munduko biztanleriaren bilakaera-aldiak ezagutzen ditu. Horretarako, datu-taulak eta grafikoak erabiltzen ditu.
  7. Kanpoko immigraziogune nagusiak bereizten eta Estatura heldutako talde nagusiak eta horien bilakaera kokatzen ditu.
  8. Gure gizarteko demografia-arazo nagusiak (hala nola, gehiegizko populaketa, migrazioa eta zahartze-prozesua) eta joerak bereizten eta deskribatzen ditu, hiztegi egokia erabiliz. Arazo eta joera horien eta eragiten dituzten gizarte-, ekonomia- eta kultura-ondorioen arteko loturak zehazten ditu.
  9. Demografia-arazoak konpontzeko proposamenak (jaiotza-kontrola, jaiotza kopuruaren sustapena, hezkuntza-programak, justizia soziala eta ekonomikoa...) balioesten ditu.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.